Ekin Emakumeak Elkarteak zabalik ditu ikastaroetako izen-emateak

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko irailaren 30a

Jabetze ikastaroak prest ditu Ekin Emakumeak Elkarteak eta elkarteko kideek adierazi dute oraindik hainbat leku geratzen direla joskintza, yin tao eta ibilgailuen oinarrizko mantenu ikastaroetan.

Aurtengo berrikuntza nagusia oinarrizko arabiera ikastaroa izango da. Irailaren 22tik urriaren 27ra izango da, astelehenetan, 17:30etik 19:30era. Bestalde, ibilgailuen oinarrizko mantenu ikastaroa eguaztenetan egingo dute, urriaren 22tik azaroaren 12ra arte, 18:00etatik 20:00etara. 

Halaber, urriaren 6ko astean hasiko dituzte jarraipena duten ikastaroak. Batetik, joskintza ikastaroa martitzenetan egingo dute, bi taldetan (16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara); baita eguenetan ere, 16:30etik 18:30era eta 18:30etik 20:30era.

Yin Tao ikastaroa, bestalde, hilabeteko lehen eguenetan egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Horrekin batera, kakorratz eta puntu ikastaroa astelehenetan 17:00etatik 19:00etara eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara izango da.

Patroigintza ikastaroari erreparatuta, urriaren 10etik abenduaren 19ra izango da, egubakoitzetan, 16:30etik 18:30era.  

Izena emateko, deitu  651 70 79 36 telefono zenbakira edo idatzi emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak