Herritarren segurtasuneko lanetan ari zen patruila bati etxebizitza batera joateko eskatu zioten, atzo, 18:00ak bueltan, partikular batek bere etxea okupatu zutela adieraziz. Ertzaintzatik jakinarazi zien terrazako balkoiko sarrerako atea behartu ondoren, barruan hiru ezezagun zeudela.
Hala, agenteak etxean sartu ziren eta hiru gizon aurkitu eta identifikatu zituzten. Era berean, terrazako balkoian egindako kalteak egiaztatu zituzten, eta etxebizitzako sarrerako ateko sarrailak ere kalteak zituela konturatu ziren.
Horren guztiaren aurrean, bertaratu ziren ertzainek 31, 21 eta 19 urteko hiru gizonak atxilotu zituzten etxean indarrez sartzea leporatuta. Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten polizia-eginbideak betetzeko, eta horiek amaitu ondoren agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.