2026ko Arrasate-Udalatxen mendi lasterkariak tontorretik pasako dira lehenengoz. Hori da hamargarren edizioak ekarriko duen berritasunetako bat –orain arte gurutze handia zegoen tokiraino igotzen ziren korrikalariak— horrenbestez, lasterketa apur bat teknikoagoa izango da, goialdean mendi lasterkariak harkaitz artean ibiliko direlako.
Eta beste nobedadea lasterketaren eguna da. Aurreko bederatzi edizioetan lasterketa apirilean antolatu dute, eta oraingoan otsailaren 28an izango da. Eta erabaki hori hartzeko, eragin zuzena izan du sai-zuriaren eta bestelako hegaztien babeserako udaberrian indarrean jartzen dituzten neurriek eraginik ez izatea. Beste modu batean esanda, fetxa horietan antolatzaileek norbaltasunez antolatu ahal izango dute lasterketa.