Pakito Arriaran gogoan

Mireia Bikuña 2025eko irailaren 28a

Haren erailketan 41. urteurrena gogoratzeko hainbat herritar batu dira Monterron parkeko oroitarrian, txalaparta doinuz eta bertsoz lagunduta. Lora eskaintza egin dute, eta ostean, Biona taberna izan zeneko lokalaren atarian Pakito Arriaran kantoia dioen plaka ipini dute.

Pakito Arriaranen irudia duen pankarta batek, Bi herri maitatzeko, mundu bat irabazteko leloarekin, hartu ditu oroimen ekitaldian parte hartu duten herritarrak. Txalaparta doinuak eta bertso batek apurtu dute izotza. Ostean, komunikatua irakurri dute, eta Intenazionala eta Eusko Gudariak abestu dituzte.

Ekitaldia bukatzeko, arrosa gorriak ipini dituzte Monterronen dagoen oroitarrian.

Plaka bat

Handik, erdigunera joan dira guztiak. Biona taberna izan zeneko lokalaren atarian Pakitoren omenekoz mural bat dago margotuta. Bada, haren gainean ipini dute Pakito Arriaran kantoia dioen plaka ipini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak