Atletismoa, aikidoa, saskibaloia, futbola, areto futbola, esku pilota, irristaketa, hockeya, xakea, txirrindularitza, judoa... Arrasaten kirol mordoa praktikatzeko aukera dagoela argi geratu da zapatu eta domeka goizean. Biteri, Zaldibar, Seber Altube edota Jokin Zaitegi plazak kirolerako espazio bilakatu dira, eta ez dira gutxi izan parte-hartzaileen mugimenduei begira geratu direnak.