Mara San Jose haur arrasatearraren aldeko elkartasun eguna egin zuten atzo, zapatua, Arrasaten. Batten gaixotasun arraroa du. Laubide plazan egin zituzten ekitaldi gehienak eta han jarri zuten txosna ere, lortutako dirua eta haurraren terapietara eta gaixotasunaren ikerketara bideratzeko helburuarekin.
Goizean moto irteera egin zuten Laubide plazatik irtenda. Hantxe elkartu ziren bueltan ere, jaialdian parte hartu zuten beste hainbat herritarrekin batera eta elkarrekin bazkaldu zuten DJ Goikok musikaz alaituta. Dantzaldia izan zuten gero plazan bertan eta iluntzean pizzak atera zituzten, eguna borobiltzeko.