Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, lau lagun atxilotu zituzten eguen gauean Barakaldon –Bizkaia– 15:30ak aldera Arrasateko industrial bateko enpresa batean lapurreta egiteagatik. Jaso berri zituzten salgaiak orduantxe deskargatu zituzten langileek deskuidu bat aprobetxatu zuten delitugileek, Ertzaintzaren esanetan. Zehaztez du biltegitik kirol jantziez betetako sei kaxa atera eta furgoneta batean sartu zituztela lapurrek, langile batek harrapatu, alarma oihua egin eta ihes egitea lortu zutela.
Ertzaintzak azaldu duenez, enpresaren arduradunengandik jaso zuten gertaeraren berri eta ordubetera Barakaldoko kale batean aurkitu zuten inplikatutako ibilgailua, geldiaraziz. Lapurtutako sei kaxek furgoneta barruan zeudela egiaztatuta, lau bidaiariak atxilotu egin zituzten "lapurreta delitu bategatik".
Atxilotuak 30 eta 36 urte bitartekoak ziren eta polizia etxera eraman zituztela eta furgoneta barruko materiala, "hamahiru mila eurotik gorako balioa zuten jantziak", enpresaren arduradunari itzuli zizkiotela gaineratu du Ertzaintzak.