Zuzendaritza taldeko Bittor Arriaranek GOIENAri azaldu dio gaurko batzarrean ez dela talderik aurkeztu, baina bertaratu diren bazkideek interesa erakutsi dutela. Horregatik, hilabete gehiagoz luzatu dute kudeaketa batzordea eta datozen asteetan egingo dituzte interesa dutenekin bilerak: "Hilabete honetan egingo ditugu bilerak, ze hilabetera ez badago zuzendaritzarik, estatutuak eta Eusko Jaurlaritzaren Kirolaren Legeak esaten du zuzendaritzarik gabe kluba desegiten dela. Gaur azken eguna izango balitz, kluba desegitearekin pentsatu beharko genuke".