Arrasateko kirol talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du ekimenak. "Horretarako, ohiko esparruetatik atera eta herri erdira ekarri gura ditugu, askotariko kirol modalitateak herritarrei erakusteko", azaldu du Udal Gobernuak.
Lau helburu nagusi ditu Kirola Herrirak: Arrasaten egiten diren kirol diziplinak herritarrei erakustea; kirol taldeen dinamika eta egiten duten lana plazaratzea; herritarrei aukera ematea kirolak probatzeko; eta kirola kiroldegietatik atera eta herriratzea.
Zapatuan eta domekan egingo dute, sei gunetan banatuta: Seber Altube plaza, Arano eta Garcia Maisu-Maistrak kalea, Biteri plaza, Garibai etorbidea, Jokin Zaitegi plaza eta Zaldibarko frontoia.
Egitaraua
Irailak 27, zapatua
- Herriko Plaza:
- Arrasate Rugby Taldea. 11:00-13:00. Errugbiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzte. Jarduera hauek irekita egongo dira parte hartzaile guztiei.
- Seber Altube plaza:
- Dorletako Ama Txirrindularitza Elkartea. 11:30-13:00: Ginkana estiloko jolasak egingo dituzte. Parte hartzeko garrantzitsua da umeak bizikleta eta kaskoa ekartzea.
- Biteri plaza:
- Aikidoa: 11:00-12:00: Hastapeneko klasea emango dute, nahi duen orok parte hartu dezan.
- Judoa: 12:00-14:00: Erakustaldi saio bat egingo dute eta 13:30etik aurrera, emakumeei bideratutako defentsa pertsonala landuko dute.
- Garibai etorbidea:
- Arrasate Atletiko Taldea: 11:00-13:00: Altuera saltoa, hesiak…atletismoarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko dituzte.
- Jokin Zaitegi plaza:
- Mondra Futbol Taldea: 10:00-11:00: Futboleko saioa eskainiko dute lehenengo taldeko jokalariekin: paseak, jaurtiketak…
- Mondrate: 12:00-13:00: Areto futbola. Ariketa eta partiduak jokatuko dituzte.
- Arizmendi boleibol taldea: 10:30-12:00. Boleibolean arituko dira eta parte hartzeko aukera izango da. Boleibola probatu, sakea landu, toke desberdinak…
Irailak 28, domeka
- Seber Altube plaza:
- Ixotu irristaketa taldea: 11:00-13:30: Hockeya lantzeko hainbat ariketa egingo dituzte. Ondoren 13:00ak aldera ibilaldi bat egingo dute patinetan bidegorritik herrian zehar.
- Arano eta Garcia Maisu-Maistrak kalea:
- Arrasate-Arlutz Xake Taldea: 10:30-13:30: Xake jokoan arituko dira, taulak egongo dira parte-hartzaileen eskura.
- Biteri plaza:
- Desoreka (judo+jiu-jitsu): 11:00-14:00: Judoa eta Jiu-Jitsua praktikatzeko aukera egongo da bertan.
- Martxa nordikoa, ibilaldia: Irteera 10:00tan: Adinekoen astean barruan kokatutako ekintza. Anoa postua izango da San Isidron.
- Jokin Zaitegi plaza:
- Ointxe Saskibaloi Elkartea: 11:00-13:30: Sarrera libreko basket-jarduerak antolatuko dituzte, haur, gazte eta helduentzat. Joko txikiak, tiro-lehiaketak eta talde-joko sinpleak burutuko dituzte. Giro herrikoia sortuko da batez ere LF2ko jokalari eta entrenatzaileekin.
- Zaldibar frontoia:
- Arrasate Pilota Elkartea: 11:30-13:30: Kolpe mota desberdinen azalpenak, kaleka jokoa, binakako partidak…egingo dituzte. Horrez gain pilota mota desberdinak izango dituzte ikusgai eta eskuak babesteko profesionalen takoak eta beharrezko materiala erakutsiko dute.