Jai handirako tiketak salgai jarri ditu Ekin Emakumeak Elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko irailaren 24a

Urteurreneko murala margotu zuten irailaren 13an.

Urriaren 25ean egingo du 30. urteurreneko jai handia Ekin Emakumeak Elkarteak eta bazkarirako tiketak salgai jarri dituzte dagoeneko, Iratin, Monten eta elkartearen lokalean. Prezioari dagokionez, hamabost euro izango da langileentzat eta hamar euro langabetuentzat zein 12 urtera arteko haurrentzat. "Ez geratu kanpoan! Etorri gurekin ospatzera!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak