Ikerketa-lanen ondorioz, joan den egubakoitzean, irailaren 19an, Arrasateko Udaltzaingoak hiru pertsona identifikatu zituen eta dagokion atestatua zabaldu enpresa horrekin zerikusia zutelakoan.
Udaltzainek gogorarazi dute iruzur horren biktima izan den eta oraindik salaketa jarri
ez duen edozein herritarrek eskubidea eta aukera dutela horretarako Arrasateko Udaltzaingora jota. Biktima guztien testigantzak bilduko dituzte eta atestatu bakarrean jaso, epaitegira bideratzeko.
Informazioa eta salaketak aurkezteko bideen berri eman dute: Arrasateko Udaltzaingora jota –Nafarroa Hiribidea, 23– edota telefonoz deituta: 943 25 20 10.
Herritarren lankidetza "funtsezkoa" dela iruzur hori erabat argitzeko eta "biktimen eskubideak babesteko" adierazi dute Udal ordezkariek zein Udaltzaingoko kideek.