"Dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartuta" dator aurtengo Maritxu Kajoi eguna, komisiñoko kideen esanetan. "Heldu da armairuak zabaldu, hautsa kendu eta atera beharrekoak ateratzeko ordua", gaineratu dute.
Eskapularioaren mezuari dagokionez honako hau izango da: "Jaixa ez dau Israelek finantzietan, taberna laguntzailiek eta eskapulaixo zaliek, bai!".
Beste urte batez, Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak egin dute kartela.
Egun handia urriaren 3an izango bada ere, aurrez, egubakoitz honetan, Kooltur Ekintza omenduko du komisiñuak, nobenaixuaren baitan, "herrian egin duen eta egiten duen lanagatik", inbutu preziatua emanez. 18:30ean izango da ekitaldia, Herriko Plazan.