Aldarrirako eta gozamenerako uneak izan ditu Aurrera Bolie egunak

Julen Murua Mesonero 2025ko ira. 20a, 17:14

Laugarrenez ospatu dute Aurrera Bolie eguna Arrasaten, eta beste urte batez, egun osoko egitaraua osatu dute ekimeneko kideek. Herritar ugari egon dira goizetik hasi eta arratsaldera bitarteko ekintzetan.

Urteroko bermut politikoarekin hasi dute eguna Irati Topalekuan, eta Sortuko Andoni Olariagak eta Ernai gazte antolakundeko Amaia Arbeok hartu dute hitza Ondo lotutakoak askatzera solasaldian. Txiki eta Otaegiren heriotzaren 50. urteurrenari lotutako ikus-entzunezko batean oinarritutako solasaldia izan da. Bien bitartean, gaztetxoenek ere izan dute gozatzeko aukera; izan ere, Biteri plazan tailerrak eta jolasak antolatu dituzte. Goizeko ekintzak bukatuta, Kulturolako aterpean paella eta saiheski jana egin dute, eta tripa bete ostean, Andoni Ollokiegiren emanaldia izan da protagonista.

Bazkal osteko ekintzak

Ollokiegiren emanaldia bukatuta, Danele Sarriugarte idazleak eta Miren Narbaiza Mice musikariak Kaixo, Karis ikuskizuna egingo dute Iratin, eta egunari bukaera emateko, 22:00etan hasita kontzertuak egongo dira gaztetxean. Malko, Odei eta 721 igoko dira gaztetxeko oholtzara; ostean, DJ saio bat egongo da. Sarrerak gaztetxean egongo dira salgai, 5 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak