Galdakaon ari dira jokatzen egunotan Emakumezkoen Euskal Kopa eta atzo, egubakoitza, izan ziren bi finalaurrekoak. Smartlog Ointxekoek Barakaldo izan zuten aurkari eta 60-65 hartu zituzten mendean bizkaitarrak. Arrasatearrek partida ona jokatu zuten bizkaitarren aurka, eta Joana Domingos jokalari angolarrak jokatu ez arren, oso sentsazio onak utziaz.
Partida oso parekatuta hasi zen bere lehen zatian eta lehen laurdenaren amaieran 13-15 nagusi ziren bizkaitarrak. Atsedenaldian, baina, Smartlog Ointxe 32 -30 aurreratu zen. Atsedenaldiaren ostean Arrasateko taldeak errenta hori handitzea lortu zuen eta azken laurdenean 55-48 zegoen markagailua.
Azken 10 minutuetan Barakaldoko jokalariak aldea murrizten joan ziren eta azken minutuan 67 -64rekin sartu ziren, baina Arrasateko neskek garaipena eta finalerako txartela lortu zuten azkenean.
Finalean Challenge Ligan, Smartlog Ointxek baino maila altuagoan, jokatzen duen Azpeitiko Domusa Teknik taldea izango dute aurkari arrasatearrek. Partida 12:00etan hasiko da bihar, domeka, Galdakaoko Urreta Kiroldegian.