Kategoria guztietakoen talde argazkiak atera dituzte ARTkoek

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 19a, 19:30

Arrasate Errugbi Taldeko amen taldeak, Pirolitikek, Amarians izeneko txapelketa antolatu dute biharko, eta motorrak berotzeko kategoria ezberdinetako errugbi taldeen aurkezpena egin dute gaur, Seber Altuben.

Arrasate Errugbi Taldeak bere taldeen aurkezpena egin du Seber Altuben; 10, 12, 14, 16, eta 18 urte azpiko taldeek, seniorrek, inklusibokoek eta beteranoek egin dituzte argazkiak. Guztira 150 lagun inguru batu dira. Ekitaldia biharko txapelketari garrantzia emateko antolatu dutela adierazi dute.

Gainera, biharko txapelketara gonbidatutako taldeei argazki-saioan parte hartzeko gonbidapena egin diete, eta bertan izan dira. Ondoren, Seber Altuben bertan mokadutxoa hartu dute.

Txapelketa, zapatuan

Arrasate Errugbi Taldeko amen taldeak, Pirolitikak, Amarians izeneko txapelketa antolatu dute irailaren 20rako, asteburu honetarako. Lehen edizio honetan hiru talde gonbidatu dituzte: Valladolideko Vacceas, Alcorconeko Tigresas eta Donostiako Blasfemmes. Partiduak Mojategin jokatuko dira, bihar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak