Amaia antzokiko asteburuko film emanaldiak bertan behera gelditu dira

Julen Murua Mesonero 2025eko irailaren 19a

Antzokiko proiektorea "ustekabean matxuratu" izanagatik, ez da film emanaldirik egongo asteburuan.

Udaletik adierazi dutenez, "sarrera erosita zuten pertsonei zuzenean abonatuko zaie sarreraren prezioa". Gainera, jakinarazi dute hartu dituztela arazoa konpontzeko "beharrezko neurriak" eta lanean ari direla "zerbitzua ahalik eta azkarren berreskuratzeko". Datozen egunetan emango dute film emanaldiak "berriro ere martxan egoteko dataren berri".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak