Smartlog Ointxe-k emakumezkoen Euskal Kopan jokatuko du aurten ere

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 19a, 11:27

Smartlog Ointxe-ren partidu bat, artxiboko irudi batean.

Euskal Saskibaloi Federazioaren eskutik, Galdakoan (Bizkaia) jokatuko dira partidak; Challenge Ligan eta LF2an lehiatzen duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lau taldeek hartuko dute parte.

Smartlog Ointxe-k emakumezkoen Euskal Kopan jokatuko du aurten ere, eta gaur izango du lehendabiziko finalerdia, 17:30etik aurrera, Barakaldoko taldearen aurka. "Talde bizkaitarrak Challenge ligan jokatu zuen aurreko denboraldian, baina ezin izan zion mailari eutsi. Zalantzarik gabe, igoera lortzeko borrokatu beharreko taldeetako bat da; gaurko partida proba ona izango da Smartlog Ointxe-rentzat", adierazi dute arrasatearrek.

Iraurgik eta Galdakaok jokatuko dute Euskal Kopako beste finalerdia, eta bi irabazleen arteko finala, berriz, domekan jokatuko da, 12:00etan.

Domingos, Angolan

Ointxe-ko zuzendaritzak jakinarazi duenez, Joana Domingos jokalari angolarrak Angolan jarraitzen du, pasaportearekin "arazo burokratikoak" konpontzeko zain. "Lanean ari gara egoera konpontzen laguntzeko, baina orain arte ez dugu arrakastarik izan. Datorren astera arteko epea jarri da, liga ofizialki urriaren 5ean hasten delako, eta ezin da iritsi arte askoz gehiago itxaron".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak