Blues kontzertua Monte tabernan, ostiral arratsaldean

Hasier Larrea 2025ko ira. 18a, 17:33

Arrasate Blues-en euriagatik lekualdatutako emanaldia izango da, Paul San Martinen eta Marti Eliasen eskutik.

Monte tabernarekin zeukan zorra kitatuko du Arrasate Blues jaialdiak ostiral arratsaldean, hilak 19, 19:00etan hasita. Piano-jolea eta bateria-jolea Portaloi aurreko gunean jotzekoak ziren joan den edizioan, baina euria egin zuenez, Taupa tabernan egokitu behar izan zuten oholtza. Bi hilabete geroago, Arrasatera itzuliko dira Paul San Martin eta Marti Elias, hasiera batean igo behar zuten agertokira. 

Hala, San Martinek sortutako piezak taularatuko dituzte, blues munduko kantu klasikoekin uztartuta. "Bateria, pianoa eta ahotsa lagun, zuzeneko bizi, dotore eta sentimenduz betetakoa egiten dute; haien musika zaindua entzun ez, bizi egiten da", azaldu dute Arrasate Blues antolatzeaz arduratzen diren Ibai-arte elkarteko kideek. Kontzertua Arrasate Bluesen egitarauaren barruan kokatu dute, Udalaren laguntzarekin aurrera aterata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak