Zehazki, 18:30etik 20:30era jarriko dute salmenta-postua gaur, ostirala, eta 11:30etik 13:30era bihar, zapatua. Antolatzaileek gogoratu dute ekitaldiaren sarrera doakoa izango dela, baina tiketa eskuratzea "beharrezkoa" dela ekitaldira sartzeko.
Arrasateko dantza taldeak Uarkapen egingo du jaialdia, urriaren 18an, 18:00etatik 20:00etara bitartean, 250 dantzariren parte-hartzearekin. Aurreratu dute erraldoi eta kilikiak ere azalduko direla, "beste hainbat sorpresa" tarteko. Bukatzeko, afaria egingo dute, pilotalekuan, bi menu mota eskainita: umeena 15 eurotan eta normala 28 eurotan.