Euskara sustatzeko ekintza plana diseinatzeari ekingo dio Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 17a, 10:02

Hikadromoa, Euskaraldiaren baitan, Kulturaten.

Herritarren iritzia jasotzea "oso garrantzitsua" izango dela uste du Udal Gobernuak, "herrian euskarak duen egoera aztertu, eta aurrera begirako lan-ildoak zehazteko". Parte hartzeko hainbat modu daude, eta horietako bat da galdetegi hau betetzea.

Euskararen sustapena erronka estrategikoa dela azaldu du Joseba Ezpeletak, Euskara zinegotziak. "Gure nortasunaren oinarri eta etorkizuneko garapenaren giltza da, eta euskara bizirik mantentzeak kohesio soziala indartzen du".

Herrian eta kalean euskara sustatzeko plana da jomuga. "Erronka askoz handiagoa da plan honek eskatzen duena, horregatik, ezinbestekoa izango da herritarren eta euskaltzaleen parte hartzea planaren lehen urrats honetan", gaineratu du Ezpeletak.

Hori horrela, galdetegia erantzuteko dei egin du zinegotziak. "Digitalki galdetegia erantzunez, oso lagungarria izango da Arrasateko argazki erreala lortzeko". Galdetegian ematen diren erantzun guztiak anonimoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak