Irailaren 15etik 25era, bezeroek Debagoieneko edo zero kilometroko produktuekin egindako 50 saskiren zozketan parte hartu ahal izango dute. "Parte hartzeko, irailaren 25era arte Arrasate Txartelarekin erosketak egin besterik ez duzu, edo Arrasaten egindako erosketen tiketen argazkiak 688 73 41 49 WhatsApp zenbakira bidali", azaldu dute.
Sari banaketa irailaren 27an, zapatua, egingo dute, 13:15ean, Herriko Plazan.