Hezitzaile bila ari da Ekin Emakumeak Elkartea

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko irailaren 15a

Bizikidetza eskoletan hezitzaile lanak egingo dituen norbait gura du elkarteak. "Eskola horietan, aniztasun kulturala eta aniztasun guztiak lantzen dira dinamika parte-hartzaile eta kooperatiboen bitartez", diote. Interesa duenak, curriculuma bidali beharko du aniztasuna@ekinemakumeak.eus helbidera.

Bizikidetza eskoletan hezitzaile lanak egingo dituen norbaiten bila ari da Ekin Emakumeak Elkartea. "Eskola horietan, aniztasun kulturala eta aniztasun guztiak lantzen dira dinamika parte-hartzaile eta kooperatiboen bitartez. Ikasle eta nerabeei kultura-aniztasunaren eta feminismoaren inguruko ezagutzak, jarrerak eta balio positiboak helaraziz, jendartea eraldatzeko daukaten moduak lantzen dira", nabarmendu dute elkarteko kideek.

Langileak hainbat ezaugarri bete beharko ditu: taldeen dinamizazioa; dinamikotasuna eta gazte zein nerabeen kultura ezagutzea; eta ikuspegi kritikoa. Halaber, honako gaitasun hauek ere aintzat hartuko dituzte: euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea, EGA edo baliokidea izatea; aniztasunaren eta feminismoaren inguruko jakintza izatea; nerabeekin lan egiteko gaitasuna; eta taldeekin lan egiteko gaitasuna.

Eskaintzari dagokionez, honako hau da: astean zehar, goizez tailerrak dinamizatzea LH-6n, DBH-1en, DBH-3n eta DBH-4n, baita Lanbide Hastapenean zein erdi eta goi mailako zikloetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak