Pizza tailerra izango da iraileko bertako produktuen azokako protagonista. Gaztetxo zein helduei zuzendutako tailerra da, eta udako uzta, sasoiko produktuak, erabiliko dituzte pizzak egiteko; amaieran, norberak egindako pizza etxera eramateko aukera egongo da. 11:00etan hasiko da tailerra, eta aurrez izena eman behar da, plazak mugatuak baitira: izenemateak@arrasate.eus helbidean edo 943 252 000 telefono zenbakian.
Horrez gain, udak eman dituen bertako produktuak erosteko aukera egongo da, eta otar bat ere zozkatuko da, hileroko eran.