Motorren burrunbak ez du hutsik egin Mondrally eskuter topaketan

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko ira. 13a, 13:54

Vespak, Lambrettak edota Eibarren ekoizten ziren Servetak ikusi ahal izan dira Arrasateko plazan. Eguerdian, ibilbideari ekin diote bertan batu diren motorzaleek, eta eguna Larrinetxe jatetxean borobilduko dute.

15 urte daramatza Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeak eskuter klasikoen Mondrally topaketa antolatzen –13 edizio egin dira, pandemia garaian 2 urtetan ezin izan zutelako antolatu–.

Aurten, Arrasateko plazan batu ostean, ibilbidean 50 eskuter klasikok eta 60 motorzalek parte hartu dute. Ibilbidea Udalako Larrinetxe jatetxean bukatu dute motorzaleek, han egingo dute-eta lagun arteko bazkaria. 

Eguna borobiltzeko, 20:30ean Jai Scooterista egingo dute Basati tabernan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak