Trikitixa doinuak, plazaraino

Xabier Urtzelai 2025eko irailaren 12a

Arrasateko Trikitixa Eskolako lagunek gaurko eskola eguna kalera atera dute. Hain zuzen, Kulturolako euren aretoko lau hormak atzean utzi eta Herriko Plazaraino egin dute kalejira, Zaldibar, Biteri plaza, Portaloia eta Erdiko kalea trikitixa doinuekin girotuz. 

Eskola plazara egiten dihardute gaur Arrasaten. 17:45ak pasatxoan eskolatik kalejiran joan dira Herriko Plazaraino. Han mikro irekia jarri dute, eta ordurako bertan zeuden Txatxilipurdikoak ere, gaztetxoendako jolasekin. 19:30ean, berriz, Arrasateko Trikitixa eskolako ikasle diren June Goenetxeak, Leire Lezetak eta Dorleta Ezeizak, alegia, Eme.ki taldeko ordezkariek kontzertua eman dute Portaloian. 

Erlazionatuak

Trikitixa eskolatik kalera, iruditan

Xabier Urtzelai 2025 ira 12 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak