Maritxu Kajoi egunerako, bigarren eskuko arropari bizitza ematen

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko ira. 12a, 18:34

Herritar batzuk, Maritxu Kajoi egunerako estilismoa prestatzen, Emausen.

Bigarren eskuko modaren aldeko apustua eginez, urriaren 3an ospatuko den Maritxu Kajoi egunerako jai-jantzia prestatzeko aukera izan dute herritarrek arratsaldean, Emausen. Maialen Uranga estilistaren gomendioak jaso dituzte bertan izan direnek eta bigarren tailer bat egongo da hilaren 20an.

Emaus Gizarte Fundazioak eta Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, jaia, iraunkortasuna eta herritarren parte-hartzea batzen dituen ekimena jarri dute martxan, eta arratsaldean, Emausen Maritxu Kajoi egunerako bigarren eskuko jantziak probatu eta erosteko aukera izan da.

Bertan izan direnek, Maialen Uranga estilistaren gomendioak entzun dituzte, eurendako arropa egokiena aukeratu ahal izateko, eta bertan dauden arropei bigarren bizitza bat emateko asmoz.

Hurrengo tailerra, hilaren 20an

Gaur joan ezin izan dutenek, bigarren aukera bat ere izango dute; hilaren 20an, 10:30etik 13:30era bitartean egongo delako berriro estilismo tailerra eta jantziak probatu eta erosteko aukera.

Horretarako, izena eman behar da iban.bujan@emaus.com helbidera idatzita edo 943 77 18 71 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak