Ointxe klubak izen-ematea zabalik du

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 12a, 13:01

Ointxeren saskibaloi eskola. (Argazkia: Angel Ayastuy).

Aurten "sekulako berrikuntza" dute. Izan ere, urteko kuotak doakoak izango dira eskolan izena ematen dutenentzat. "Parte-hartzaileek sarrerako kuota bakarra, 40 eurokoa, ordaindu beharko dute, eta hortik aurrera ez dute bestelako gasturik izango".

Ointxe klubak "urrats sendoa" egin du saskibaloia herritar guztiengana hurbiltzeko eta aukera berdintasuna sustatzeko. "Urte osoko kuotarik ez izateak erraztasun handia emango die familia askori, eta kirola egiteko motibazioa handitu egingo du. Gainera, izena ematen duten guztiek jokorako jantziak jasoko dituzte, taldeko partaide sentimendua areagotuz eta talde nortasuna sendotuz", nabarmendu dute.

Ointxe klubaren ustez, saskibaloi eskolak "berebiziko garrantzia" du. "Klubaren oinarria da eta mimoz lantzen saiatzen gara. Saskibaloia talde kirolak izanik, talde-lana, errespetua eta diziplina lantzen dira. Helburu txikiak lortzen ikasten dute, porrotetik ikasiz eta ahalegina baloratuz. Saskibaloiak gorputza koordinatzea, abilidade motor finak eta orokorrak garatzea eta osasun ohitura onak eskuratzea ahalbidetzen du".

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, eta interesa dutenek Ointxe klubaren webgunean egin dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak