Arrasateko Trikitixa Eskolak Eskola plazara egingo du gaur, eta 17:45ean eskolatik kalejiran joango dira Herriko Plazaraino. Han mikro irekia jarriko dute, nahi duenak gura duena jotzeko. Txatxilipurdi ere hantxe izango da, jolasekin. 19:30ean, Eme.ki taldeak kontzertua emango du Portaloian. Matrikulatzeko aukera egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.