Laguntza hori jasotzeko, familiek bi baldintza bete behar dituzte. Batetik, Arrasaten bizitzea; bestetik, urteko gehieneko dirusarrera gordinak honako hauek izatea:
- Bi laguneko familiak: 21.200 euro.
- Hiru laguneko familiak: 27.560 euro.
- Lau lagun edo gehiagoko familiak: 31.800 euro.
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da eta eskaerak aurkeztu daitezke arrasate.eus webgunean edo aurrez aurre, BAZen. "Familiei gogorarazten zaie dirulaguntza hau eskatu aurretik haurrak inskribatu beharko dituztela Eskola Kirola programan. Izena emateko epea irailaren 21ean bukatzen da".
Informazio zabalagoa jasotzeko, bertaratu Gazte Bulegora (Biteri etorbidea, 3), deitu 943 25 20 65 telefono zenbakira edo idatzi gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera.