Helduendako dantza ikastaroak antolatu ditu Portaloi elkarteak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ira. 12a, 16:11

Azken urteetan bezala, helduei zuzendutako Plazako dantza tradizionala ikastaroak antolatu ditu Portaloi elkarteak.

Irailaren 29ko astean hasiko dira eskolak, eta Kulturolan izango dira. Hastapeneko maila eguaztenetan elkartuko da, 19:00etan; bitarteko maila, astelehenetan 19:00etan eta eguaztenetan 17:30ean; eta dantza-txokoa, astelehenetan, 17:30ean. Izena emateko: 623 16 59 16 edo portaloielkartea@gmail.com.

Era guztietako dantzak ikasteko aukera izango dute parte hartzen dutenek, hala nola dantza lotua –pasodoblea, balsa eta polka, besteak beste–, dantza sueltoa –fandangoa, arin-arina, jota eta porrusalda–, dantza-jauziak, Baztango mutil-dantzak, ingurukoak, kontradantzak eta plazetako ohiko beste dantza batzuk. Hastapen saioak ere emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak