Jarki antolakundeak Monterron parkean egingo du Gudari Eguna

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 12a, 11:31

Jarkiren iazko Gudari Eguna. Irudia: Jarki.

Borrokan bizi dira lelopean, irailaren 27an egingo du ekitaldi politikoa, 12:30ean; parte hartzeko deia luzatu dio "Euskal Herri langileari".

Jarki antolakundeak Arrasateko Monterron parkean egingo du aurtengo Gudari Eguna. Haren hitzetan, ohar baten bidez adierazi duenez, irailaren 27a "ez da oroitzapen edota garai zehatzetako borrokak eta urtemugak gogora ekartzeko data", baizik eta: "Euskal Herriaren alde edozein garaitan inoiz eta inon dena eman duten guztiak gogora ekartzekoa, batik bat, aurrera eraman dituzten borrokak geure egitekoa". Baita gehiago ere: "Euskal Herri langileak nazio eta klase zapaldutzat estatu zapaltzaileekiko aurrera daraman borrokak berresteko eta aurrekoen lekukoari heltzeko prestutasuna aldarrikatzekoa".

Erresistentzia eguntzat ere badu Gudari Eguna antolakundeak, "estatuek inposatutako errelato eta errealitatearekiko apurketa agerian uzteko borroka" datatzat. 

Euskal Herriaren geroa

Jarkiren arabera, "eguneroko borrokaren bitartez eraikiz doa etorkizuneko Euskal Herria", eta egungo "zapalkuntzei aurre eginez gauzatuko da Euskal Herri independente eta sozialista". Hori erdiesteko, gainera, uste du ez dagoela "instituzio arrotzetan eta eraikin publikoetan presente egon beharrik, kaleetan Euskal Herri langileak ehundu eta biziko duen errealitatea" behar dela iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak