Bideojokoen diseinuan eta adimen artifizialean trebatzen aritu dira gazteak Garaian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 11a, 09:11

Tailerretan parte hartu duen gaztetxo bat, ordenagailuaren aurrean. Irudia: Garaia.

Algorithmics-en eskutik, 6 eta 17 urte arteko berrogei gaztek hartu dute parte eurei zuzendutako programazio tailerretan, irailaren 2an eta 9an.

Bideojokoen diseinuan eta adimen artifizialean trebatzen aritu dira hainbat gazte Garaia Parke Teknologikoan, "gaitasun digitalak belaunaldi berriei hurbiltzea" helburu izanik, "ingurune dinamiko eta eskuragarri batean, egunerokoan erabiltzen diren aplikazio eta programen oinarrian dagoen teknologia ulertzeko gai izan daitezen".

Haur eta gazteei programazioa irakastea helburu duen Algorithmics eskolako kideak arduratu dira tailerrak gidatzeaz; doakoak izan dira, eta parte-hartzaileen gurasoen laguntza izan dute. "Ekimen honekin, Garaia Parke Teknologikoak bere rola indartzen du teknologia eta berrikuntza arloen sentsibilizazioan, gazteen artean, Algorithmics-ekin elkarlanean eskaintzen diren eskola-orduetatik kanpoko jardueren bidez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak