16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, gaurtik urriaren 15era izango da, eta, gehienez, bakoitzak sei argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Mezu elektroniko bidez bidali beharko dira egutegia@arrasate.eus helbidera, gaian Egutegirako argazki lehiaketa adieraziz. Mezuan honako datu hauek zehaztu beharko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, eta argazkiaren lekua eta data.
Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak.