Abian da 2026ko Arrasateko egutegia egiteko argazki lehiaketa

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 10a, 16:50

Argazki lehiaketako sari banaketa, iazko abenduan.

Datorren urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa antolatu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean, hirugarrenez. Aukeratutako argazki bakoitzak 150 euroko erosketa bonua izango du sari, herriko komertzioetan erabiltzeko.

16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, urriaren 1etik 15era izango da, eta, gehienez, bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Mezu elektroniko bidez bidali beharko dira egutegia@arrasate.eus helbidera, gaian Egutegirako argazki lehiaketa adieraziz. Mezuan honako datu hauek zehaztu beharko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, eta argazkiaren lekua eta data.

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak