Zapatuan jokatuko dute Pitxi txapelketa

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 10a, 16:32

Arrasate Eskubaloik hitzordu berezienetako bat dauka irailaren 13an, zapatua, Iturripen, denboraldiaurrearen baitan. Izan ere, Pitxi txapelketa jokatuko dute, 10:00etan hasita.

Lehen partiduan, infantil mailako neskek Aloñaren aurka jokatuko dute, 10:00etan. Gero, 11:30ean, infantil mailako mutilek ere oñatiarren aurka jokatuko dute, eta 13:00etan, kadete mailako neskek Ordiziaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Arratsaldean, kadete mailako mutilek Aloña izango dute aurkari, 16:00etan. Ondoren, gazte mailako neskak Ordiziaren aurka ariko dira, eta, azkenik, 19:30ean, senior mailako gizonezkoen taldeak Gure Auzune taldearen aurka jokatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak