Lankidetzazko proiektuen koordinatzailea behar du Gizabidea Fundazioak, gizarte berrikuntzaren arloko talde teknikoa osatzeko: "Plazabizi proiektuaren koordinatzailea. Plazabizi herritarren parte hartzean oinarritutako egitasmoa da, herriak eta auzoak bizigarriagoak egiteko mugikortasun jasangarria, espazio publikoen erabilera eta naturarekin harremana eraldatzea helburu duena".
Zortzi orduko lan kontratua du eskaintzan Gizabideak, 2026ko amaierara artekoa, luzatzeko aukerarekin; egoitzari dagokionez, Arrasaten dago kokatuta.
Eskakizunak
Eskakizunen artean, honako hauek daude zerrendatuta: goi mailako titulazioa; taldean lana egiteko eta taldeak gidatzeko gaitasuna eta motibazioa; erakunde ezberdinekin harremantzeko gaitasuna eta esperientzia; gizarte eraldaketarekiko interesa eta konpromisoa; proiektuen kudeaketa orokorrarekin lotutako ezagutza eta esperientzia, hala nola koordinazioa, txostengintza eta diru laguntzen kudeaketa; eta, azkenik, euskara maila altua. Horrez gain, berrikuntza sozial eta prozesuen diseinu arloko ezagutza eta esperientzia ez ezik, ingelesaren ezagutza eta eskualdekoa izatea baloratuko da.
Interesa izanez gero, elena@gizabidea.net helbidera bidali behar da curriculuma irailaren 17a baino lehenago.