Irailaren 11n, 12an eta 13an egingo dute udaberri-uda sasoiko produktuen Merkemerkaua. Hala, produktuak "prezio berezietan" salduko dituzte establezimenduek eta, horrez gain, Ibai-arteko edozein saltokitan egindako erosketa guztien artean 400 euro zozketatuko dituzte –100 euroko bi sari eta 50 euroko lau–. Parte hartu nahi dutenek erosketa-tiketaren argazki bat besterik ez dute bidali beharko 688 734 149 WhatsApp zenbakira. Zozketa irailaren 16an egingo dute, eta irabazleei jakinaraziko diete saria non jaso.
Azokari dagokionez, honako establezimendu hauek hartuko dute parte:
- Bea Lentzeria (Iturriotz kalea, 4).
- Begia Optika (Garibai Etorbidea, 6).
- Beinke (Olarte kalea, 29).
- Ennea (Erdiko Kale, 42).
- Errekamendi (Olarte kalea, 21).
- Garraxi (Zarugalde Kalea, 10).
- Intersport Loramendi (Maiatzaren Bata plaza).
- Intersport Loramendi (Garibai Etorbidea, 6).
- Josle (Otalora Lizentziaduna kalea, 21).
- Kapikua (Doctor Bañez kalea, 4).
- Kili-kolo (Ferrerias kalea, 21).
- Kids&us (Biteri Plaza, Gazte Bulegoaren ondoan).
- Luko (Erdiko Kale, 32).
- Maitia (Erdiko Kale, 46).
- Markiegi (Olarte kalea, 2).
- Sikol Lentzeria (Olarte Kalea, 1).
- Txuri Beltz (Iturriotz Kalea, 33).
- Ume (Garibai Etorbidea, 6).
- Zubia (Biteri Plaza, 1).
Esan moduan, egitarau txiki bat ere prestatu dute, kaleak girotzeko. Irailaren 12an, esaterako, Elens River Dixieland Band eta Lindy Hop dantzariak ariko dira, 18:00etan Maiatzaren Lehena plazatik hasita, formatu ibiltarian. Gero, 19:30ean, Eme.ki taldearen emanaldia izango da, Arrasateko Trikitixa Eskolarekin elkarlanean, Portaloian.
Azkenik, irailaren 13an, Zirkun Zirko konpainiak girotuko ditu erdiguneko kaleak, 12:00etan hasita.