Eskuter topaketa zapatuan, Mondrallyren baitan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko irailaren 8a

Mondrally topaketa, iaz.

Mondraueko Dragoiak Scooter Taldearen eskutik, eskuterren Mondrally topaketa egingo dute zapatuan, egubakoitzean motorrak berotu ostean. Oraingoz, 56 izen-emate daude, baina egunean bertan ere egongo da horretarako aukera.

Egubakoitzean hasiko dira Mondrally topaketarako motorrak berotzen, 19:00etan hasita Irati taberna ondoan egingo duten paella-janarekin. Ondoren, Plan B taldearen kontzertua izango da, 20:00etan, eta Euskal Pentatloiarekin amaituko dute gaua, 22:00etan hasita (Jai Scooterista, Pottoko IV Urkuluko Txekorra eta Agina Il Ziorlako Astokiloa).

Zapatua izango da egun handia. Herriko Plazan elkartuko dira 11:00etan, eta izena emateko aukera egongo da bertan, Kajoi tabernan garagardoa dastatzearekin batera. Ondoren, 12:00etan hasita, eskuter irteera egingo dute eta 14:00etan izango da bazkaria, Larrinetxe jatetxean. 

Eguna borobiltzeko, Jai Scooterista egongo da Basati tabernan, 20:30ean hasita, honako talde hauekin: Dr. Punko (Gure Gauza SC, Altza-Bronx); Naken Selektorrr (Malandros S.C. Zangoza); eta Sir Gorka (Mondraueko Dragoiak S.T.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak