Elmakoen ostean, badatoz Erguingo jaiak ere

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 8a, 10:13

Hainbat haur, iaz, Erguingo jaietan.

Irailaren 12an, 13an eta 14an ospatuko dituzte Ergungo jaiak eta askotariko ekintzak izango dituzte hiru egunetan. Egubakoitzean, esaterako, Perlataren eta Marte Lasarteren musika emanaldiak izango dira Usaetxe plazan.

Honako hau da Erguingo jaietarako prestatu duten egitaraua:

Irailak 12, egubakoitza

  • 17:15ean, boloa, Usaetxen.
  • 17:30ean, haurrentzako txokolate-jana, erretiratuen eskutik, Usaetxen.
  • 17:45ean, jolasak Txatxilipurdirekin, Larrea plazan.
  • 19:00etan, txistulariak.
  • 19:30ean, pintxo-potea erretiratuen eskutik, LDG Rock taldearekin, Usaetxen.
  • 22:00etan, Erguin BarikuRock, Usaetxen: Perlata eta Marte Lasarte.

Irailak 13, zapatua

  • 11:00etan, puzgarriak eta aurpegiak margotzea, Usaetxen.
  • 12:00etan, Txikitxu-Arrostaitz taldearen eskutik, dantza emanaldia.
  • 14:30ean, herri bazkaria, paella-jana, Udalpen (tiketarekin).
  • 17:30ean, Potx Magoren emanaldia, Udalpen.
  • 18:30ean, irristaketa lasterketak Ixoturekin, Udalpen.
  • 19:00etan, Dj Markel Goikolea, Udalpen.
  • 21:00etan, Txotx gaua, zeuk ekarri afaria!. Sagardoa dohainik, Udalpen.

Irailak 14, domeka

  • 11:30ean, erraldoien kalejira, eta gaiteroak, Udalpen hasita.
  • 12:00etan, herri kirolak, Usaetxen.
  • 12:00etan, txalaparta tailerra, Usaetxen.
  • 12:30ean, Arrasate Musikaleko bandaren emanaldia, Udalpen hasita.
  • 13:00etan, 70 urtetik gorakoentzako luntxa dohainik, Udalpen (tiketarekin).
  • 16:30ean, mus txapelketa. 
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak