EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) aurre nerabeengan gizarte trebetasunak sustatzeko helburua duen programaren testuinguruan, Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen izeneko ikastaroa antolatu du Udalak, irailean eta urrian egingo dutena.
EKKO programa garatzen lankidetzan ari dira Arrasateko Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalea. Bertan, LH-5eko eta LH-6ko ikasleek parte hartzen dute, ikasturtean zehar gizarte trebetasunak landuz ariketa praktiko ezberdinen bitartez.
Aipaturiko ikastaroari dagokionez, aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza eremuetan haur eta nerabeekin lanean ari diren begirale, hezitzaile eta entrenatzaileei, zuzenduta dago, "gizarte trebetasunak eskola esparrutik haratago ere sustatzea baita helburua, haurren aisialdi eta gune ez formaletan".