250 dantzari egongo dira Txikitxu-Arrostaitz taldearen ekitaldi nagusian

Julen Murua Mesonero 2025ko ira. 4a, 12:00

Gaurtik hasita, salgai daude Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen ekitaldi nagusiko sarrerak, Portaloian. Ekitaldi nagusiaren ostean, afaria, afalosteko dantzaldia eta kontzertuak izango dituzte.

Urriaren 18an izango da Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen 55-35 urteurreneko ekitaldi nagusia. 250 dantzari elkartuko dira Uarkape pilotalekuan 18:00etatik 20:00etara bitartean; horien artean, gaur egun taldean dauden dantzariak eta dantzari ohiak egongo dira. "Sorpresaz" beteriko ekitaldia izango dela adierazi dute dantza taldetik; esaterako, Arrasateko musikariak eta Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsa egongo dira.

Hainbat ekintza

17:00etan emango diote hasiera ekitaldiari Arizmendiarrieta plazatik Uarkapera abiatuko den kalejirarekin. Ostean, 18:00etan, dantza erakustaldia egongo da Uarkapen. Toki berean, 21:00etan, afaria egingo dute Uarkapen; afal ostean Akorde Music Experience taldearekin dantzaldia egingo dute. Egunarekin bukatzeko, Gaztetxean Altsa Porru erromeriaren eta DJ Astutxuek taldearen emanaldia egongo da, 01:30etik aurrera; sarrera doakoa izango da.

Sarrerak salgai Portaloian

Ekitaldi nagusirako sarrerak doakoak izango dira. Afarirako aldiz, bi aukera egongo dira: umeentzako menua (15 eurotan) eta menu arrunta (28 eurotan). Sarrerak honako egun eta ordu hauetan eskura daitezke Portaloian:

  • Irailak 5, 18:00-20:00.
  • Irailak 6, 11:30-13:30
  • Irailak 11, 18:00-20:00
  • Irailak 13, 11:30-13:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak