Goikobalukoek ikasturte berriari ekingo diote datozen asteetan. Helduen taldeak hasi ditu aurreneko entseguak, eta irailaren 21ean izango dute lehen hitzordua; izan ere, Donostia Zinemaldiko EITB Galan. Aurrenekoz egingo da han, eta Euskal Herria Hegan programaren lehen atala (Gipuzkoa Hegan) estreinatuko da. Programan, lurraldearen sekretuak azalduko dira. Goikobalu abesbatzakoak Fernando Velazquez konpositorearen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Olatz Salvadorrekin batera eskainitako emanaldia izango da.
Ikasturtea hastearekin batera, Goikobalu abesbatzakoek elkartrukea egingo dute Leitzako abesbatzarekin. Hala, urriaren 11n Leitzan eta urriaren 18an, Arrasaten, emanaldi bana eskainiko dute.
Txikienak ere martxan
Goikobalu Gaztekoek eta Txikikoek irailaren 16an hasiko dute ikasturtea. Azken abesbatza horretakoek urrian egingo dute euren lehen kontzertua. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako topaketetan izango da, eta lurraldeko beste abesbatza batzuekin batera prestatutako Cantania – 50 milioi segundo lana estreinatuko dute han.
Abesbatzara batzeko aukera
JAME da Goikobalu abesbatzakoen egoitza, eta honako hauek abesbatza talde bakoitzaren entsegu ordutegiak:
- Goikobalu Izartxoak (HH5 eta LH2 artean): Eguenetan, 18:00-18:45.
- Goikobalu Txiki (LH3 eta LH6 artean): Martitzenetan eta eguenetan, 18:30-19:30.
- Arrasateko Gazte Abesbatza (DBH1-etik aurrera): Ordutegia zehazteke.
- Goikobalu abesbatza: Martitzenetan eta eguenetan, 20:00-22:00.