Antzerkia lantzeko aukera egongo da Doke taldearen eskutik

Julen Murua Mesonero 2025eko irailaren 2a

Antzerki ikastaroak egingo ditu Dokek ikasturte berrian, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea.

Batetik, antzerkia familian saioa egingo dute urriaren 25ean, azaroaren 22an eta abenduaren 13an, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Bestetik, 16 urtetik gorakoek gorputz adierazpena landuko dute urriaren 11n eta azaroaren 15ean. Azkenik, Klown ikastaroak egingo dituzte irailaren 15etik urriaren 27ra, astelehenero, 17:00etatik 19:00etara bitartean. 

Ikastaroak Kulturolan izango dira; Doke antzerki taldearen gelan. Informazio gehiagorako edo izena eman nahi izanez gero, idatzi dokeikastaroak@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak