Zabalik dago Loixeren zeramika ikastaroetako izen-emate epea

Julen Murua Mesonero 2025eko irailaren 2a

Loixe taldeak zeramika ikastaroak eskainiko ditu irailaren 20an hasi eta azaroaren 20ra bitartean. Astearteetan eta ostegunetan egingo dira, goizez zein arratsaldez, Kulturolako egoitzan.

Ikastaroen helburua da zeramika prozesuak ezagutzea eta prozesu horietan sakontzea. Horretarako, bakoitzak hainbat pieza sortuko ditu.

Honako hauek izango dira ikastaroen ordutegiak:

  • A Taldea Hastapena eta Trebatzea: astearteak eta ostegunak, 10:00-12:00
  • B Taldea Hastapena eta Trebatzea: astearteak eta ostegunak, 16:00-18:00
  • C Taldea Hastapena eta Trebatzea: astearteak eta ostegunak, 19:00-21:00

Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu 685 79 61 27 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak