Ohiko jarduerez gain, bi ikastaro berri egongo dira 2025-206 ikasturtean: full fitness-a Musakolako kiroldegian eta eskalada, Uarkapeko kiroldegian. Bi jarduera horiekin "eskaintza aberastea eta publiko berriak erakartzea" du helburu Udalak.
Lehenari dagokionez, gainontzeko ikastaroetako jarduerak konbinatzen ditu, izan ere, astero jarduera aldatuko dute: TRX, body pump-a, kore streching-a eta abar. "Horrela, eskaintzen diren jarduera aktibo gehienak landu ahalko dira ikastaro bakarrean", azaldu du Mikel San Miguelek, Kirol zinegotziak.
Uarkapeko rokodromo berrituan egingo dute, bestalde, eskalada ikastaroa, adin-tarte guztietarako aukerekin:
- Eskalada txiki (8-10 urte).
- Eskalada gaztetxo (10-12 urte).
- Eskalada gazte (12-16 urte).
- Eskalada nagusiak (+16 urte).
Hala, Musakolan egingo dituzten aretoko jarduerak honako hauek dira: pilates, yoga, body balance-a, k-stretch-a, crosffit-a (gazteak), zumba (gazteak eta helduak), spinning-a (gazteak eta helduak), gimnasia, kore stretching-a, total training-a, body pump-a, hit-TRX-a, hit30-a eta full fitness-a.
Musakolako igerilekuan, aldiz, honako hauek: aquagym-a, matrogym-a, igeriketa egokitua, helduen igeriketa (hastapena, hobekuntza eta training-a), haurrentzako ikastaroak (hainbat maila: zapaburuak, marmoka, izokina eta marrazoa).
Uarkapeko kiroldegian, eskalada ikastaroaz gain, k-stretch-a eta hipopresiboen ikastaroak ere izango dira.