Abuztuaren azken zapatuarekin batera ospatu zituzten jaiak Arrasateko Zarugalde kalean, eta beste behin, aparteko giroa sortu zuten bizilagunek. Neska-mutikoendako ekitaldiekin hasi zuten ospakizun eguna, iluntzean, eta ondoren, afaltzeko elkartu ziren 60 bat lagun. Akordek jarritako musikaren doinuei jarraituta dantzan egin zuten gero, eta zezensuzkoa ere bertaratu zen, umeen gozagarri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.