32 urteko emakumezko bat zauritu da Udalatxetik jaisten ari zela

Goiatz Arana Begiristain 2025eko abuztuaren 30a

Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.

Arratsaldeko lehen orduan izan da gertaera; 15:30ean jaso dute suhiltzaileetan deia. Udalatx menditik jaisten zebilen 32 urteko emakumezko batek orkatila bihurritu du eta harekin batera zihoan bidelagunak eman du abisua. Suhiltzaileek esku-ohean jaitsi dute errepideraino eta, handik, Arrasateko Ospitalera eman dute anbulantzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak