Ofizialki IDK Euskotren taldearen elastikoa janzteko ordua iritsi zaio Irene Muruari, nahiz eta aurkezpen ofiziala egiteko izan den. Atzo, hilak 26, egin zuten talde donostiarraren aurkezpena Gascan, eta Hannah Jump jokalaria izan zen aurkezpenean izan ez zen jokalari bakarra, Azu Muguruzaren aginduetara egongo diren gainontzekoak kantxan izan ziren.
Taldea goitik behera aldatu dute aurten, guztira zazpi jokalari fitxatu dituzte –tartean Murua– eta helburua garbia da, mailari eusteko iaz bizitako sufrikarioa ez errepikatzea.