Irailaren 5etik 7ra ospatuko dituzte Elmako jaiak

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko ira. 1a, 10:52

urtz taldearen emanaldia, iaz, Elmako jaietan.

Asteburu honetan, irailak 5, 6 eta 7, ospatuko dituzte Elmako jaiak. Egubakoitzean, ohi moduan, saguzarraren jaitsiera egingo dute eta asteburuko plater nagusietako bat Eraso! taldearen emanaldia izango da, zapatuan.

Elmako jaietako egitaraua:

Irailak 5, egubakoitza

  • 18:30ean. Txokolate-jana.
  • 19:30etik 20:00era. Saguzarraren jaitsiera eta boloa.
  • 20:30etik 00:00etara. DJ Markel Goikolea.
  • 21:30etik 22:30era. Saguzar afaria: zuk afaria ekarri eta guk mahaia jarri!

Irailak 6, zapatua

  • 11:00etatik 14:00etara. 6 urte arteko umeentzako ekintzak eta joko sentsorialak.
  • 12:00etatik 14:00etara. Puzgarriak.
  • 12:30etik 14:30era. Triki-poteoa Etxebarria aita semeekin.
  • 14:30ean. Herri-bazkaria. 
  • 16:30etik 18:30era. Ur-puzgarriak. Bainujantzia eta toalla ekarri!
  • 18:00etan. Apar-festa.
  • 19:30etik 21:00etara. Karaokea Markel Goikolearekin.
  • 21:30etik 22:30era. Zezen-suzkoa eta su artifizialak.
  • 22.30ean. Kontzertua: Eraso!
  • 00:30etik 02:30era. DJ Markel Goikolea.

Irailak 7, domeka

  • 12:30etik 14:00etara. Dultzaineroak eta erraldoiak.
  • 14:30etik 17:00etara. Paella-jana
  • 17:30etik 18:30era. Tor Magoa
  • 18:30etik 20:00etara. Jaien bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak