Istripua izandako mendizale bat erreskatatu dute Udalatxen

Mirari Altube Arrese 2025ko abu. 21a, 12:52

Helikopteroa zauritua eramaten. (Argazkia: Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea)

Orkatilan min hartutako gizonezko bat erreskatatu zuen Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek atzo, abuztuak 20, Arrasateko Udalatx mendian. Hari laguntzera joandako suhiltzaile bat ere zauritu zen eta hura ere helikopteroan eroan zuten.

Atzo, eguaztena, 15:20 aldera SOS Deiak zerbitzuan mendizale baten deia jaso zuten. Eroriko baten ondorioz orkatila hautsita zuela adierazi zuen horrek.

Larrialde Zerbitzuak martxan jarri ziren orduan, baina behe-laino trinkoaren ondorioz, zailtasunak izan zituztela hura aurkitzeko adierazi dute. Ohatila batean eroan zuten Gipuzkoako suhiltzaileek lehen unean, eta gero, Zaintza eta Erreskate Unitateko helikopteroak ebakuatu Ertzaintzak Iurretan duen egoitzara. Handik Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Erreskate lanetan zebilen suhiltzaile batek ere istripua izan zuen eta min hartu. Hori ere Galdakaoko ospitalera eraman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak